lunes, 22 de abril de 2013

Dantza garaikidea

Dantza garaikidea agertzen da era klasikoen aurkako erreakzioa bezala eta gorputzaz askeago adierazteko beharra bezala beharbada. Sentimendua, zirrara, dantzaria bidez ideia adieraztea bilatzen den dantza klasea da, ballet klasikoa bezala, baina gorputzaren XX eta XXI. mendeko mugimenduak nahasiz.

Dantza Garaikidea
1.- Formek bizitzaren alde polita eta itsusia erakusten dute.
2.- Gorputzak pisatu edo neirtu dezake nahi duena sendo egon bitartean.
3.- Lurzoruan eta erorketetan lantzen da.
4.- Pauso-estilo asko daude.
5.- Koregografía ideietan eta sentimenduetan oinarritzen da.
6.- Berdin du zer arropa jantzi dantzatzeko eta oin hutsik dantzatzen da.
7.- Gizonak emakumea kargatzen du ohi ez bezalako moduan. Baita emakumeak gizona kargatzen du ere.

Bi teknika daude: Graham eta Cunningham izenekoak.




domingo, 21 de abril de 2013

Dantza modernoa

Dantza modernoa interpretaziotik eta dantzariaren ikuspegitik jaiotzen den gorputzaren adierazpen artistikoa edo koreografoa da. Bere mugimenduak dira egoeretako adierazpen libre eta arina, zirrarak, metaforak edo ideia abstraktuak.

Dantza modernoak erregelak eta ballet klasikoaren irizpideak uzten ditu. Ez die jarraitzen pausoei ez aldez aurretik egituratutako mugimenduei. Ballet klasikoa ez bezala-zeinen mugimenduak airekoak diren -dantza modernoa lurrarekin kontaktu handiagoa du.

Dantza hau Martha Graham-ek sortu zuela esan daiteke. Berak ballet-aren irudia apurtu eta mugimendu berriak dantzatzen hasi zen erlaxatuagoak eta liberalagoak ballet-arenak baino.

Estilo ezberdinak daude: Duncan estiloa, Graham estiloa, Hawkins estiloa eta Limoi estiloa.

Dantza hau ere, umeek eta gazte edo nagusiagoek dantzatu dezakete.










sábado, 20 de abril de 2013

Ballet

Ballet-a dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta ballet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
Ballet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.
Ballet klasikoa da gehien ezagutzen den mota, batez ere bere teknika da azpimarratzekoa, hala nola, pointe jarrera, zangoen mugimenduak...
Mota ezberdinak daude: akziozko ballet-a, opera-ballet-a, ballet erromantikoa, Espainiar ballet-a eta ballet gortesanoa.
Ballet-a gazte edo nagusiek eta baita ume txikiek ere dantza dezakete. 




viernes, 19 de abril de 2013

Saloi dantza

Saloi dantza bi pertsona koordinatuak musikaren erritmoarekin batera dantzatzeari deritzo.
Bi mota daude: lehiaketakoak eta saloi sozialak.
Saloi sozial mota batzuk hauek dira: Mambo, Cha cha cha, Swing, Rock and Roll, Bolero, Merengue, Conga, Rumba, Polka...
Lehiaketetan mota ezberdinak daude, baina guztiek erlaxatzeko eta arnasketa hobeago bat izatek laguntzen dute. 
Latinoak askatuagoak eta martxosoagoak dira; adibidez: Salsa, Pasodoble, Samba, Jive...
Standards-ak bikotea elkartuago eta zutituago egonda dantzatzen dira; adibidez: Tango, Quickstep, Slow Fox, Vals ingles...
Dantza hauek edozein adinetan dantza daitezke; umeek eta baita nagusiek ere dantzatzen dute.
Dantza honetarako ere akademiak daude beste mota askotan bezala.

jueves, 18 de abril de 2013

Euskal dantzak

Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake;
  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
  • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
  • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.                                    
    
 Dantza batzuk hauek dira: Arku-dantza, Auritzeko dantzak , Aurreskua, Axeri dantza, Axuri beltza, Dantzari dantza,Erriberako dantzak,Erronkariko Ttun-ttuna,Ezpata-dantza, Iribasko Ingurutxoa,Larrain Dantza, Kaxarranka, Lapurdiko Kaskarotak,Sorgin Dantza, Lapurdiko Inauteria, Luzaideko Inauteria,Otsagiko Dantzak,Sagar Dantza,Xemeingo ezpata dantza eta Mahai ganekoa, Zahagi dantza,Zinta-dantza,Zubietako Inauteria, Zuberoako maskarada.
Soka dantza
Ezpatadantza
Makil dantza

lunes, 15 de abril de 2013

Dantza Afrikarra

Milaka dantza mota daude Afrikakoak, lurralde eta tribu ezberdinekoak, baina guztiek gizakiarekin lotutako mugiemenduak dituzte bost elementuekin: lurra, ura, sua, airea eta eterra.
Normalean, nahiz eta dantza koreografiatuak egon, inprobisatzea da normalena liberalki expresatzeko.
Gorputza danborren erritmoarekin konektatzen da oinetan zehar besoetara, pelbisera, bizkarrezurrera, bularrera, gainerako gorputzera, hanketara, aldaketara eta musikaren erritmo desberdinekin bururaino.Islatzen dituzte naturako, ziklo-aldaketetako eta urtaroetako misterioa, lurraren emankortasuna eta hondamen naturalak; humanitatearen zikloak bezala, jaiotza,ugaltzea, zahartzaroa eta heriotza.
 
       

Dantza Arabiarra

Dantza arabiarra edo sabel dantza arabiar herrietako dantza bat da. Ekialde Hurbileko eta Afrikako iparraldeko elementuak batzen ditu.Ia-ia mugimendurik lateralik gabekoa, baina aldaka mugituz.Egiptoko folklorearen parte da eta dantza klasikoan eta garaikidean egiten da, mugimendu, bira eta aldaka mugimendu handirekin.Sabel dantza klaseekin gorputzaz gain, erlaxazioa, arnasketa, gorputz jarrera berrantolatzen eta erritmoa eta mugimendua lantzen ditugu.