sábado, 20 de abril de 2013

Ballet

Ballet-a dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta ballet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
Ballet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.
Ballet klasikoa da gehien ezagutzen den mota, batez ere bere teknika da azpimarratzekoa, hala nola, pointe jarrera, zangoen mugimenduak...
Mota ezberdinak daude: akziozko ballet-a, opera-ballet-a, ballet erromantikoa, Espainiar ballet-a eta ballet gortesanoa.
Ballet-a gazte edo nagusiek eta baita ume txikiek ere dantza dezakete. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario