jueves, 18 de abril de 2013

Euskal dantzak

Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake;
  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
  • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
  • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.                                    
    
 Dantza batzuk hauek dira: Arku-dantza, Auritzeko dantzak , Aurreskua, Axeri dantza, Axuri beltza, Dantzari dantza,Erriberako dantzak,Erronkariko Ttun-ttuna,Ezpata-dantza, Iribasko Ingurutxoa,Larrain Dantza, Kaxarranka, Lapurdiko Kaskarotak,Sorgin Dantza, Lapurdiko Inauteria, Luzaideko Inauteria,Otsagiko Dantzak,Sagar Dantza,Xemeingo ezpata dantza eta Mahai ganekoa, Zahagi dantza,Zinta-dantza,Zubietako Inauteria, Zuberoako maskarada.
Soka dantza
Ezpatadantza
Makil dantza

No hay comentarios:

Publicar un comentario